Izena duen guztia omen da!

Sarrera

Kaixo lagun, ongi etorri euskaldunen mundu magikora. Mitologiari buruz jakin nahi duzu? Jainkoak eta mitologiaren parte diren beste izakiak ezagutu nahi dituzu?... Ados ba, orduan hau da zure lekua, gustura erakutsiko dizugu hementxe bilduta dugun herriko jakintza, amarengandik alabarenganako helarazitakoa.

Euskal herrian sinesmenak, ohiturak eta kondairak betidanik pasatu dira ahoz aho, belaunaldi zaharretatik berrietara. Mitologiarekin ere horrela gertatu da.

Adi egon, gure izaki magikoak aurkeztuko ditudalako hurrengo orrietan. Has dadila bidaia!!

Lurra

Lurra

Haizea

Haizea

Ura

Ura

Sua

Sua

Agurra

Agian pentsa dezakezu hau guztia asmakizunak baino ez direla, eta hemen aurkezten diren izakiak inoiz ez direla existitu. Eta hau guztia pentsa dezakezu, izaki hauek ez direlako ikastetxeetako liburuetan azaltzen.

Baina nik, horrela pentsatzen duenari hausnar dezala gomendatzen diot, begiak zein adimena ireki ditzala, herri osoak ezin baitu oker egon. Ez al duzu uste?